Nafarroako txapeldunak gurean

Guaixe 2015ko eka. 10a, 12:10
Aldabideko Lakuntza eta Imaz, benjamin mailako Nafarroako txapeldunak.

Lakuntza-Imaz, Cercadillo-Senar, Lazkoz-Otxoa, Senar-Astiz eta Arbizu-Ramirez de Alda txapeldunak izan dira eta Jaka-Ganboa txapeldunordeak

Asteburuan Nafarroako Kirol Jolasen Nafarroako Pilota Txapelketako 3. faseko finalak jokatu ziren hainbat kategoriatan eta pilotari sakandarrek primerako emaitzak lortu zituzten, makina bat txapela gurera ekarri baitituzte. Asteartean, aldiz, Nafarroako Kirol Jolasetako Nafarroako Pilota Txapelketako azken faseko benjamin mailako finala jokatu zuten Aldabideko Xabier Lakuntzak eta Iraitz Imazek. Finalean Paz Zigandako Maizari eta Retegiri 18-14 irabazi zieten. Zorionak guztiei!

Nafarroako Pilota Txapelketako 3.faseko finalak
Benjaminen 3. maila:
Alzueta-Campanon (Zugarralde) 17 / Cercadillo-Senar (Lakuntza) 18
Kadeteen 3. maila:
Lazkoz-Otxoa (Gure Pilota) 22 / Arbizu-Malharin (Berriozar) 12
Haurren 1. maila
Ariztegi-Ballarena (Txaruta) 18 / Jaka-Ganboa (Gure Pilota) 11
Haurren 2.maila
Ariztegi-Azpiroz (Paz Ziganda) 6 / Senar-Astitz (Gure Pilota) 18
Jubenilen 2. maila
Iriarte-Zenoz (Buruzgain) 4 – Arbizu-Ramirez de Alda (Pilotajauku) 22

Nafarroako Pilota Txapelketako bukaerako faseko finalak
Benjaminak:
Lakuntza-Imaz (Aldabide) 18 / Maiza-Retegi (Paz Ziganda) 14