Andra Mari ikastolak eraikin berriarekin batera, hainbat proiektu pedagogiko bberri eta berritzaile martxan jartzen ari da. Aro berri baten hasieran daudela diote ikastetxean eta aldaketa sakon horrek ere ikastolaren irudian ere isla izan behar zuela iruditu zitzaien.. Horregatik, logotipo lehiaketa antolatu zuten. 19 proposamen aurkeztu ziren eta epaimahaiak (hiru guraso eta hezkuntza etapa bakoitzeko irakasle bana) Argiñe Berastegirena aukeratu zuen.
Logotipo berria pagoa, gaztainondoa, lizarra, haritza eta astigarraren hostoek osatzen dute. “Ikastolaren inguruari erreferentzia zuzena egin nahi izan dio egileak, bertako zuhaitzen hostoak erabilita” azaldu du epaimahaiak. Gaineratuz, “ingurumena zaintzearen ideia ere azpimarratu nahi izan du. Bestalde, hosto mota desberdinen taldekatzeak, ikastolaren oinarrietako bat den inklusioa eta aldi berean ikasle bakoitzaren identitatea lantzeri erreferentzia” egiten diola. Azkenik, “ikastolaren izaerarekin bat datorren itsura berritzailea eta originala” kontuan izan dute. Epaimahaiko kideen iritziz, logo berriak “sendotasuna eta denboran zehar iraupena transmititzen du. Kolore alaiez osaturik dago, naturarekin erlazioa du eta ukaezina da gure inguruarekin duen lotura zuzena”.
Aurrekoa
Mixki enpresako Joseba Beramendik, Alfonso Etxebarriak eta Aitor Karasatorrek duela 21 urte diseinatu zuten ikastolak orain arte erabili duen logotipoa.
Epaimahaiko kideak iritziak trukatzen.