Ia denak aurrera selektibitatean

Guaixe 2015ko eka. 11a, 09:33

Unibertsitate sartze probara aurkeztu ziren 45 ikasle sakandarretatik 44k gainditu dute.

Aralarko Mikel Donea institutuko D ereduan 49 ikasle matrikulatu ziren batxilergoko 2. mailan. 41ek gainditu zuten ikasturtea eta selektibitatean aurkeztea 37 ikaslek erabaki zuten, besteek bestelako ikasketak aukeratuz. 37 ikasleek gainditu dute unibertsitatean sartzeko proba. A ereduan, berriz, 13 ikasle matrikulatu ziren eta 6k gainditu zuten. 2k bestelako ikasketen aldeko hautua egin zuten eta 4 selektibitatera aurkeztu ziren. 3 izan dira gainditu dutenak. Iruñeko Biurdana institutuan D ereduan ikasten ari diren Arakil aldeko 3 ikasleek ere gainditu zuten proba.

Euren notarekin ados ez dauden ikasleek azterketaren baten errebisioa eskatzeko aukera izanen dute. Gainditu ez dutenek hilaren 24 eta 26 artean izanen dute bigarren aukera.