Baso ordenazio plana bi urtetan eginen da

Guaixe 2015ko eka. 13a, 10:52
Iturmendi eta beheko basoa.

Nafarroako Gobernuak 58.849,11 euro bideratuko ditu Bakaikuko, Iturmendiko eta Urdiaingo baso ordenazio plana egiteko. Bi urte beharko dira plana egiteko. Aurten hartara  12.358,31 euro bideratuko dira eta heldu den urtean 46.490,8. 2016ko abendurako izanen dute eskutan udaletako kideek. Planaren helburua baso kudeaketa jasangarria bermatzea da eta baso-zertifikazioa izatea. Horretarako basoko baliabide guztiak hartuko dira kontuan, beti ere ekologia eta bio-aniztasun prozesuen mantenua ziurtatuz.

Bestetik, Ingurumen Departamendutik jakinarazi digute Sakanan ez dagoela fussarium circinatum onddoak kaltetutako pinudirik eta, beraz, ez dela Baztan, Malerrekan edo Ultzaman aurreikusitako neurririk hartuko. Radiata pinuei kalte handia egin die onddo horrek.