UEUra doazenendako diru-laguntzak

Guaixe 2015ko eka. 11a, 15:44

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroetara joanen diren sakandarrei matrikula, egoitza eta kilometraje gastuekin lagundu nahi die. Horregatik, diru-laguntza deialdia egin du. 500 euroko diru-poltsa aurreikusi du Mank-ek. UEUn ikastaroetan parte hartzen dutenek diru-laguntza eskaera abenduaren 19a baino lehen egin beharko dute. Horretarako, eskaera orria betea, nortasun agiriaren kopia, erroldatze ziurtagiria, UEUren asistentzia agiria, matrikularen ordainagiria, kilometrajearen agiria edo garraio txartelak aurkeztu beharko dira. Langabeek, gainera, gizarte segurantzak emandako lan bizitza agiria ere aurkeztu beharko dute.