Sakanako bi bertso eskolak elkarrekin ariko dira

Guaixe 2015ko eka. 18a, 07:42
Altsasuko bertso-eskolakoak joan den astean euskaltegian aritu ziren. AEK.

Gaur, 20:00etan, Altsasuko Gure etxean eskainiko dute saioa. Ondoren auzatea izanen da.

Etxarri Aranazko eta Altsasuko bertso eskolek elkarrekin despedituko dute ikasturtea gaur. Saioa bertso-eskoletako lagun eta ingurukoendako bada ere, bertsozale guztiei irekia dago. Etxarri Aranazko bertso eskolan bat-batean trebatzeko lauzpabost ikasle aritu dira: Nafarroako txapelketan aritutako Joseba Beltza, Eneko Lazkoz eta Joxema Leitza eta Barañaingo kopla lehiaketan bigarren saria lortu zuen Saats Karasatorre. Gainera, Unai Artiedak, Alain Iriartek eta Jon Arratibelek lagun-artean kantatzeko aukera izan dute.

Altsasuko bertso eskolan, berriz, bat-batekotasunera salto egin dute bost ikaslek: Aitziber Gradosek, Amets Artiedak, Ekain Alegrek, Haritz Goikoetxeak eta Idoia Granizok. Ekain eta Idoia Nafarroako bat-bateko sariketan aritu ziren lan polita eginez.