Bihar osatuko dira udalak

Guaixe 2015ko eka. 12a, 09:10

Maiatzaren 24ko hauteskundetan aukeratutako udalak bihar osatuko dira. Herri guztietan alkatea zein izanen den erabakia dago. Salbuespena Altsasu da. Zerrenda bozkatuenak Geroa Bai da eta bost zinegotzi ditu. Gainontzeko alderdiek zein jarrera hartuko duten ikusi beharko da.

Olatzagutian aukeratuak izan diren bederatzi zinegotzietatik bik ez dute kargua hartuko. EH Bilduren hautagaitzan 3. zen Haizea Armendariz Santamariaren ordez Ibai Barandiaran Albiztur izanen da zinegotzia. UPNko zerrendan 2. hautagaia zen Juan Jose Galarza Aldaberen ordez Javier Fernandez Brizuela izanen da zinegotzi aulkian eseriko dena.

Ordutegiak
8:00etan    Bakaiku
9:00etan    Iturmendi
10:00etan   Arbizu
11:00etan   Arakil
                   Irañeta
                   Ergoiena
                   Olatzagutia
12:00etan   Irurtzun
                   Uharte Arakil
                   Lakuntza
                   Altsasu
13:00etan   Arruazu
                   Etxarri Arantaz
                   Ziordia
19:00etan   Urdiain