Eskolako ikasleak Sotorekin bertsotan

Guaixe 2015eko ekainaren 12a

Gaur, 12:30ean, Urdiaingo Kaluxa tabernan

Nafarroako txapeldunarekin, Julio Soto Ezkurdiarekin batera ariko dira bertsotan eguerdian Urdiango eskolako LHko 6. mailako ikasleak. Haiek beraiek jakinarazi digutenez, Hiru txerritxoak ipuinaren bertso moldaketa egin dute. Bertso horiek kantatu eta ipuina antzeztuko dute.