Rural Kutxako Josu Zabala, 23 urtez azpiko Euskadiko txapelduna

Guaixe 2015ko eka. 15a, 11:30

Talde sakandarreko Carlos Jimenez hirugarrena izan zen Baiona-Iruñean

Larunbatean Euskadiko Txapelketa jokatu zen Ataunen (136,2 km). Urkillagako azken igoeran Ampoko Aitor Gonzalezek erasoa jo zuen, Ataungo helmugara bakarrik helduta. 8 segundora sartu ziren bere jarraitzaileak. 23 urtez azpiko txapela Rural Kutxako Josu Zabalak jantzi zuen. Zabalak aipatu duenez, bere taldekide Migel Indurainek eta Asier Unanuek lan bikaina egin zuten korte guztiak kontrolatzeko.

Carlos Jimenez hirugarrena 26. Baiona-Iruñean
Larunbatean 26. Baiona-Iruñea klasikoa jokatu zen. Lasterketa esprintean erabaki zen eta Marmantais taldeko Loïc Herbreteau gailendu zen, Lizarteko Jorge Arcas eta Rural Kutxako Carlos Jimenez txirrndularien aurretik.