Igeriketa ikastaroan izen ematea zabalik

Guaixe 2015ko eka. 16a, 10:18

Garilaren 1etik 30era izanen da ikastaroa, 4 urtetik gorakoendako. Hasiera eta hobekuntza ikastaroak eskainiko dira Itxesia igerilekuan astelehen, astearte eta ostegun goizetan. Izen ematea hilaren 23ra arte dago zabalik eta interesatuek Irurtzungo udaletxetik pasa beharko da. Taldeak eta ordutegiak zehazteko mailaketa probak hilaren 29an, 12:00etan, eginen dituzte. Igerilekuko bazkide direnek 44 euro ordaindu beharko dute, 54 ez direnek.