Alatz Agirre bederatzigarrena Araian

Guaixe 2015ko eka. 16a, 08:12

I.Mitxarro Biran sakandar asko aritu ziren

Larunbatean I. Mitxarro Bira jokatu zen, Araian antolatutako 21,6 km-ko mendi lasterketa. Iñigo Alzolak irabazitako proban (1:44:32), makina bat sakandar lehiatu ziren eta horien artean Alatz Agirre izan zen azkarrena. Arbizuarra 9.a izan zen helmugan (1:54:15). Alberto Razkin 12.a sailkatu zen (1:57:04), Xabier Zabalza 32.a (2:16:31), Sergio Goñi 34.a (2:16:57), Fermin Zornoza 48.a (2:25:30), Juanjo Otsoa 51.a (2:25:57), Aitor Salinas 57.a (2:32:11), Joseba Gorritxo 58.a (2:32:56), Asier Leiza 59.a (2:33:10) eta Iurgi Flores 62.a (2:35:24). Antolakuntzak ez du korrikalarien jaioterriko daturik eman, eta gerta daiteke sakandarron baten daturik ez ematea.

Salgado eta Oroz Tolosaldeko 3 Tontorretan
Larunbatean Tolosaldeko 3 Tontorrak mendi maratoia jokatu zen Tolosan (42 km, 2.800 desnibela). Proba gogorrean Hassan Ait Chaou gailendu zen (4:08:31). Joxan Salgado 182.a sailkatu zen (6:18:10) eta David Oroz 245.a (6:46:17).