Asurabarrenak eta Lakuntzak Zarauzko Triatloia bukatu zuten

Guaixe 2015ko eka. 16a, 10:31
Isidro Asurabarrena.

Triatloi gogorra despeditzeko 5 ordu eta 5 ordu pasa behar izan zituzten

Larunbatean jokatu zen Zarauzko Triatloi ezaguna. 500 triatleta baino gehiagok hartu zuten irteera proba gogorrean. 2,9 km igerian, 81 km bizikletan eta 20 km korrikan osatu behar izan zituzten. 548 triatletek lortu zuten proba despeditzea Gustavo Rodriguez (4:02:11) eta Gurutze Frades (4:36:33) buru zirela. Sakana Triatloi Taldeko Isidro Asurabarrena 226.a izan zen helmugan proba burutzeko ia bost ordu eman eta gero (4:57:21). Mikel Lakuntza 369.a izan zen eta bost ordu pasa behar izan zituen (5:18:41).

Bestalde, igandean Donostiako Sprint Triatloia zegoen jokoan, sprint distantzian (750 m igerian, 20 km bizikletan eta 5 km korrikan). Martin Ignazio Muller (1:07:10) eta Amaia Lopez (1:20:01) triatletak nagusitutako proban Sakana Triatloi Taldeko Juantxo Azurmendi altsasuarra 165.a sailkatu zen (1:28:58), 323 triatleten artean.

Imaz eta Azkargorta nagusi Basaburuako Duatloian
Larunbatean II. Basaburua Duatloia jokatu zen, Nafar Kirol Jolasetarako baliagarria. Aurrebenjaminetan Sakana Triatloi Taldeko Ekain Imazek irabazi zuen (3:58). Alain Razkin hirugarrena (4:10) eta Aitor Aldunate 8.a (5:14) sailkatu ziren. Eta kadeteetan Sakana Triatloi Taldeko Fermin Azkargortak irabazi zuen (57:46).