Javier Goikoetxea hirugarrena Etxauriko Rallyan

Guaixe 2015ko eka. 17a, 09:45

Javi Goikoetxea.

Roland Holke pilotuari laguntzen lan bikaina egin zuen Olaztiko kopilotuak

Igandean jokatu zen II. Etxauriko Bailarako Rallya. 19 ibilgailuk hartu zuten parte. Hiru sekzio osatu behar izan zituzten. Probako txapeldunak Xabier Lujua eta Jesus Estrada izan ziren (28:03.700) bere Porsche 997 GT3 autoarekin. Roland Holke pilotuarekin taldea osatu zuen Javier Goikoetxea kopilotu olaztiarrak, RAC Vasco Navarro taldean. Subaru Impreza autoarekin hirugarrenak sailkatu ziren (29:05.000), rallye bikaina osatuz. Bestalde, Sakana Motorsport taldeko Arkaitz Irigoien eta Oier Larrañaga bakaikoarrak hamargarrenak sailkatu ziren (Renault 11 Turbo, 30:04.900). Tamalez, Sakana Motorsport taldeko Garikoitz Goñi eta Ricardo Garriz erretiratu egin behar izan ziren (Renault Megane)