Azken bi astetan, IGO

Guaixe 2015ko eka. 17a, 11:57

Irakurri, Gozatu eta Oparitu (IGO) egitasmoa bi aste barru despedituko da, hilaren 30ean. Liburutegi publikora joan eta euskarazko liburu bat maileguan hartu eta irakurtzera gonbidatzen gaituzte. Behin irakurrita liburutegian iritzia emanez fitxa labur bat bete behar da eta horren truke liburuzainak liburuak erosteko %25eko deskontu txartela emanen dio irakurleari. Deskontua %50ekoa izanen da Mintzakide programako kide eta euskara elkarteetako kideendako (Aizpea edo Bierrik). Txartel horrekin Martxueta  (Irurtzun), Beriain (Arbizu), Kaxeta (Etxarri Aranatz), Arkatz eta Liburunda (Altsasu) liburu-dendetan liburuak merkeago erosteko aukera izanen dute.

Topaguneak, euskaltzaleen federazioak antolatu du IGO euskara elkarteen, liburutegi publikoen eta liburu-dendekin batera; Sakanako Mankomunitatea babeslea da.

Erlazionatuak

IGO literatura bidaiara

Guaixe 2015 api 24 Sakana