Garcia de Eulate eta Beunza XII. Sakanako Atletismo Kopako buru

Guaixe 2015ko eka. 18a, 09:09
Aitzkozar lasterketako sarituak, Garcia de Eulate eta Beunza tartean.

Bi proba jokatuta, altsasuarra eta olaztiarra dira Kopako buru

Dagoeneko Sakanako XXI. Atletismo Kopa-Lasa Kirolak Sariko bi proba jokatu dira, Aitzkozar Krosa eta Ziordiko Herri Krosa, eta Sergio Garcia de Eulate eta Izaskun Beunza ditugu kopako buru. Gizonezkoetan Sergio Garcia de Eulate da lehena, Ivan Gonzalezen eta Javier Borregaren aurretik, eta emakumezkoetan Izaskun Beunza, Ginesa Lopezen eta Haizea Ramirez de Aldaren aurretik.

Sakanako XII. Sakanako Atletismo Kopa-Lasa Kirolak Sarirako beste hiru probek puntuatzen dute: Ergoienako XII. Birak (irailak 19), Sakanako XV. Herri Lasterketak (urriak 24) eta Barricarteren XXV. Oroimenezko Oinezko Lasaterketak (abenduak 8).