Altzania magalean festa

Guaixe 2015ko eka. 19a, 12:59

Batueko edo itur bedeinkatura joanen dira bihar olaztiarrak. Burundar Txistularien doinuekin abiatuko dira San Migel plazatik, 10:00etan. Iturrira iritsita, 11:00etan, hamaiketakoa hartuko dute eta bazkaria prestatzeari ekinen diote. Mahaira 14:30ean eseriko dira koadrilak. Basoa utzi eta festa herrian segitu aurretik, 19:00etan sardina jatea izanen dute. 23:00etatik aurrera plazan disko festa izanen da.