Besabi-Arano Sakanako Mendizaleekin

Guaixe 2015ko eka. 19a, 08:32

Igandean 6:00etan abiatuko da autobusa Olaztitik

Igandean Sakanako Mendizaleak taldeak mendi ibilbidea antolatu du. Besabitik abiatuta Aranora joatea da helburua, mendi buelta ederra eginez. Nafarroa eta Gipuzkoa batuko dituzte, Adarra mendigunetik.
Autobusa goizeko 6:00etan abiatuko da, igandean, Olaztitik. Sakanako herrietan geldialdiak egingo ditu izena eman dutenak hartzeko.

Izena emateko
Ohiko tokietan, osteguna baino lehen. Ondoren, 639 117 631 telefonoan.