4 sakandarrek jaso zituzten Migel Indurain bekak

Guaixe 2015ko eka. 22a, 08:50
June Kintana, diskoa jaurtitzen.

June Kintana, Ioseba Fernandez, Jose Luis Iriarte eta Rosa Jaka dira bekatu sakandarrak

116 kirolari nafarrek Migel Indurain fundazioko bekak jaso zituzten aurreko ostegunean, Gorraizko Gazteluan ospatutako ekitaldian. Beka horiek kirolariek 2014an lortutako emaitzak kontuan hartuta eman zituen aipatu fundazioak. Migel Indurain txirrindulari ohiak “orain arte bezala” jarraitzeko deia egin zien kirolariei, “garaipenak eta pozak lortzeko”. Ekitaldian, besteak beste, Iruñeko alkate Joseba Asiron, Osasunako presidente orde Eva Blanco eta Nafarroako Kirol eta Gaztedia Institutuko zuzendari Pruden Indurain izan ziren.

Beka jaso duten 116 kirolarien artean 4 sakandar daude: June Kintana disko jaurtitzailea (bigarrena Espainiako rankinean, 4.200 euro), Ioseba Fernandez irristalaria (lehena Europako txapelketan, 4.200 euro), Jose Luis Iriarte arku jaurtitzailea (Europako txapelketa, 420 euro) eta Rosa Jaka (kirol egokituak, 440 euro).