Rural Kutxako Daniel Lopezen garaipena Mungian

Guaixe 2015ko eka. 22a, 13:59

Talde sakandarrak 13 garaipen ditu

Igandean Rural Kutxako Daniel Lopezek irabazi zuen Mungiako Sagasti Memoriala. Proba esprintean erabaki zen eta Rural Kutxa talde sakandarrekoak Oscar Pelegri, Juan Jose Tamayo eta Pello Olaberria txirrindulariei hartu zien aurrea. Rural Kutxak etapa osoan egindako lan bikaina borobildu zuen Daniel Lopezek. Bere taldekide Jacobo Ucha bosgarrena izan zen. Bestalde, larunbatean Seguran jokatutako lasterketa Euskadi Fundazioko Mikel Aristik irabazi zuen. Bigarrena Rural Kutxako Carlos Jimenez sailkatu zen.

Aurreko asteburuan Ataunen jokatutako Euskadiko Txapelketan Rural Kutxako Josu Zabalak 23 urtez azpiko txapela irabazi zuen. Momentuz denboraldian 13 garaipen daramatza talde sakandarrak.