Josu Etxeberria bigarrena Agurainen eta laugarrena Lizarran

Guaixe 2015ko eka. 25a, 07:30
Josu Etxeberria, taldekideekin.

Quesos Albenizeko txirrindulariak lan bikaina egin du asteburuan

Larunbatean IV. Lizarra Sari Nagusia jokatu zen, kadeteen mailako proba (46 km). Lizarra taldeko Migel Briz gailendu zen, sprintean (1:09:06). Quesos Albenizeko Josu Etxeberria laugarrena izan zen, bere taldekide Ailetz Lasa bosgarrena, Irabiako Imanol Galarza 14.a eta Quesos Albenizeko Hodei Zia 18.a, denbora berean. Quesos Albenizeko Iosu Jaka 28.a iritsi zen, 4:50era, Irabiako Javier Michaus 34.a, 7:39ra eta talde bereko Ander Rosado 35.a, 7:46ra.  Josu Etxeberria kadeteen lehen urteko lehena izan zen. Quesos Albeniz probako bigarren talde onena izan zen. Igandean Agurainen lehiatu ziren, Gaztetxoak Sariko baliagarria zen proban. Iosu Etxeberria bigarrena izan zen eta mendiko saria irabazi zuen. Ailetz Lasa 23.a izan zen, Josu Jaca 34.a eta Oihan Vinagre 76.a.

Bestalde, juniorrek Gipuzkoako Itzulia jokatu zuten eta Quesos Albenizeko txirrindulariak ongi aritu ziren, bi bigarren postu lortu baitzituzten. Puntu bateko aldearengatik ez zuten mendiko sailkapena irabazi.