Mahai jolasak elkartuta

Guaixe 2015ko eka. 25a, 09:37
Finalistak euren sariekin. Argazkia: Nerea Mazkiaran.

Altsasuko jubilatuen eta pentsiodunen elkartearen egoitzak Nafarroa ipar mendebaldeko elkarteen mahai jokoen txapelketen finalak hartu zituen hilaren 12an. Bederatzi elkarteetako 90 pertsonek parte hartu zuten mus, briska, tute eta partxis lehiaketetan. Muslari onenak Jaime Agirre eta Francisco Lopez urdiaindarrak izan ziren finalean, Antonio Floresi eta Jose Luis Floresi irabazita. Tutean abilenak Jose Martin eta Ignazio bakaikuarrak izan ziren, finalean Francisco Sanchez eta Teo Perez altsasuarrei irabazita.

Isadora Garziak eta Maria Cuevas irurtzundarrak briskako lehen saria eskuratu zuten Marce Reguero eta Pakita Palacios altsasuarrei irabazita. Partxisko txapeldunak irurtzundarren artean erabaki zen: Ines Labarik eta Ramona Francok Tere Carmona eta Rosa Mestreri irabazi zieten.