Jentil bat Sakanaren irudia

Guaixe 2015ko eka. 26a, 07:35
S3DAko kideak Sakanako Garapen Agentziako eta Mank-eko ordezkariekin.

Sakanako Mankomunitateak eta Sakanako Garapen Agentziak S3DAk sortutako irudia ingurumenaren, kulturaren eta iraunkortasunaren inguruko balioak zabaltzeko erabiliko dute.

Irurtzungo Orritz-Iskidi elkartearen pertsonaia mitologikoetako bat da jentila. Elkarteak utzita hura eredu bezala hartu dute Sakana Animatika 3D Enplegu Tailer Eskolek (S3DA) eta Sakanaren ordezkari bilakatu dute. Mank-ek eta Sakanako Garapen Agentziak S3Daren oparia jaso eta jentilaren irudia erabiltzeko akordioa sinatu dute.

Fundacion Nueva Gestionek Utzuganen (Sakanako Garapen Gunean) bultzatutako  Sakana Animatika 3D Enplegu Tailer Eskolak. Urtebeteko ikasketen ondoren gaur egun praktikak egiten ari dira. Haietako bat Sakanarako pertsonaia bat sortzea izan da. Ilusioz heldu zioten erronkari eta  3D-ko irudia, jentila, sortu dute.