Sakandarrak erabakitzearen alde

Guaixe 2015ko eka. 25a, 16:56
Zezenplazako itzala estimatu zuen jendeak. Argazkia: www.ahotsa.info

Gure Esku Dagok Iruñean antolatutako ekitaldi masiboan sakandar askok hartu zuen parte.

Gure Esku Dagok igandean Euskal Herriko hiriburuetan deitutako erabakitzearen aldeko ekitaldi masiboek sakandarren erantzun zabala izan zuten. Izan ere, sakandar askok eta askok egin zuten bat ekimenekin, bereziki Iruñean deitutakoekin. Eguerdian sakandarrok Santa Ana plazan zuten hitzordua, aurretik herriz-herri erabakitzearen aldeko mezu ezberdinekin landu eta jositako oihalekin oihal katea egiteko, eta arratsaldean Zezen plazako ekitaldian parte hartu zuten. “Erabakiaren aroa hasi da” adierazi zuten antolatzaileek.