Bosgarren hilabetez langabeziak behera egin du

Guaixe 2015ko eka. 26a, 09:53
kisusgileak lanean.

Maiatza akaberan aurreko hilean baino 49 sakandar gutxiago zeuden Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izena emanda, 1.413 guztira.

Joan den urteko maiatzarekin alderatuta 267 langabe gutxiago zeuden Sakanan aurtengo maiatzean. Eta urte hasieran baino 226 gutxiago. Nafarroako populazioaren %3,19 izanik langabeen %3,16 dira sakandarrak. Haien artean gehienak emakumezkoak dira, 810 (%57,32 eta aurreko hilean baino gutxiago). Gizonezko langabeak, berriz, 603 ziren (%42,68 eta 31 gutxiago). Duela urte bat bi generoen langabezia tasaren arteko aldea 9 puntukoa zen, aurten 15ekoa da.

Adinari dagokionez, langabetu gehienak 45 urte edo gehiago dituzte: 664 (%46,99 eta 14 gutxiago). 25 eta 44 urte artekoen adin tarteko langabeak 596 ziren maiatza akaberan (%42,18 eta 48 gutxiago). 25 urte baino gutxiagokoen artean langabeziak gora egin du, 153 dira (%10,83 eta 13 gehiago).

Sektoreka
Langabetu sakandar gehienak zerbitzuen sektorean lan egin nahiko luke: 861 (%60,93 eta 16 gutxiago). Industrian aritzeko eskaerak 328 ziren (%23,21 eta 22 gutxiago). Eraikuntzan lan egiteko prest zeudenak 89 ziren (%6,3 eta 9 gutxiago). Lehen sektorerako lan eskatzaileak 38 ziren (%2,69 eta 2 gutxiago). Azkenik, aurretik lanik egin ez dutenen kopurua 97koa zen (%6,86, aurreko hileko kopuru bera).

Kontratuak
Sakandarrek maiatzean 606 kontratu sinatu zituzten, aurreko hilean baino 18 gehiago. Gizonezkoen sinadura dute 323 kontratuk (%53,3 eta 21 gehiago). Emakumezkoek, berriz, 283 kontratu sinatu zituzten (%46,7 eta 3 gutxiago). Kontratu motari dagokionez, aldi baterakoak dira gehien sinatutakoak, 566 (%93,4 eta 12 gehiago). Maiatzean 27 kontratu bihurtu ziren mugagabe (%4,46 eta 8 gehiago). Hasieratik mugagabeko kontratuak maiatzean sinatu zuten sakandarrak 13 izan ziren (%2,15 eta 2 gutxiago).

Maiatzean egindako kontratazioen erdia, 303, zerbitzuen sektorean egin zen (%50 eta 23 gutxiago). Industrian 279 kontratu sinatu ziren (%46,04 eta 31 gehiago). Eraikuntzan aritzeko kontartua sinatu zuten 20 sakandarrek maiatzean (%3,3 eta 6 gehiago). Azkenik, lehen sektorean jarduteko 4 kontratu itxi ziren (%0,66 eta 4 gehiago). Nafarroan maiatzean sinatu ziren 26.301 kontratuetatik %2,3 sakandarrenak ziren.

Langabezia herrika
Herria     Langabetuak  Aldea
Arakil                      35    -4
Irurtzun                 165   -1
Irañeta                     7    -1     
Uharte Arakil           54    7
Arruazu                    4     1       
Lakuntza                67     4                   
Arbizu                    63     6         
Ergoiena                  8    -4        
Etxarri Aranatz     134    -7    
Bakaiku                 15     1          
Iturmendi               20   -3         
Urdiain                   27    -2
Altsasu                 689    -34    
Olatzagutia           105    -8        
Ziordia                   20    -4         
Sakana             1.413   -49