Murgiondo-Bergera Barañaingo San Esteban Torneoko finalean

Guaixe 2015ko eka. 26a, 09:12

Seniorretan Zuasti eta Telletxea izanen dituzte arerio

Gaur arratsaldean San Esteban Pilota Torneoko finalak jokatuko dira Barañainen, 18:00etatik aurrera. Seniorretako finalean Irurtzun taldeko Murgiondo etxarriarra eta Bergera arruazuarrak osatuko dute bikoa, Paz Zigandako Zuastiren eta Telletxearen kontra jokatzeko. Ea txapela Sakanara ekartzen duten.