Felix Benjumea 15.a X. Valle de Buelna Triatloian

Guaixe 2015ko eka. 29a, 11:12

Distantzia olinpikoko proba gogorra osatzeko lau ordu t´erdi pasa behar izan zituen. Sergio Garcia de Eulatek ia 5 ordu eman zituen.

Larunbatean X. Valle de Buelna Triatloia jokatu zen Kantabrian. Distantzia olinpikoko proban 1,9 km igerian, 90 km bizikletan eta 21 km korrikan osatu behar izan zituzten triatletek. Proga gogorrean Elche taldeko Diego Paredes gailendu zen (4:15:54). Saltoki Trikideak taldeko Felix Benjumea altsasuarrak lan bikaina egin zuen eta 15.a sailkatu zen (4:39:38). Sakana Triatloi Taldeko Sergio Garcia de Eulatek ere maila bikaina eman zuen distantzia olinpikoko proba honetan eta 36.a sailkatu zen 4:59:20).

Azurmendi Donostian
Donostiak 30. Onditz Oroituz Triatloia hartu zuen (1,5 km igerian, 40 km bizikletan eta 10 km korrikan). 628 triatletek osatu zuten proba, Ryan Bailie (2:02:41) eta Charlotte McShane (2:15:30) buru zirela. Sakana Triatloi Taldeko Juantxo Azurmendi 446.a sailkatu zen (2:15:30).

Sakandarrak bikain XX. Uharte Triatloian
Larunbatean XX. Uharte Triatloia jokatu zen, Nafar Kirol Jolasetarako baliagarria zen proba. Sakana Triatloi Taldeko triatletak bikain aritu ziren. Aurrebenjamin mailan Alain Razkinek irabazi zuen proba (5:16), eta benjaminetan Egoi Lakuntza bigarrena sailkatu zen (6:36). Kimuetan, aldiz, Xabier Borrega 8.a irisi zen helmugara (13:06).