Rural Kutxako Jaime Roson, Jesus Alberto Rubio eta Carlos Jimenez Espainiako Txapeldunak

Guaixe 2015ko eka. 29a, 13:59

Jaime Roson, txapelduna.

Talde sakandarrak primerako emaitzak lortu ditu Espainiako Txirrindularitza txapelketan

Asteburu honetan Espainiako Txirrindularitza Txapelketak jokatu dira Caceresen. Beroa izan da protagonista. Rural Kutxa talde sakandarra pozik itzuli da, Jaime Rosonek irabazi baitu Espainiako 23 urtez azpiko Txapelketa. Zamorako txirrindularia denboraldi bikaina darama, Balentziaga Memorialean eta Espainiako Kopan lortutako arrakasten ondoren Espainiako txapelduna baita. Rosonek erasoa jo zuen Caceseresko lasterketako azken maldan, eta helmugara bakarrik iritsi zen, Xavier Pastallé eta Oscar Pelegrí txirrindularien aurretik.


Rubio erlojupekoko txapelduna
Horretaz gain, Rural Kutxako Jesus Alberto Rubiok elite mailako erlojupekoa irabazi du eta Cristian Rodrigez erlojupeko txapeldunordea izan da 23 urtez azpikoan. Profesional mailako proban Angel Madrazo zortzigarrena sailkatu da.

Carlos Jimenez laugarrena (lehen elitea) eta Erbiti 55.a
Profesionalen mailako Espainiako Txapelkeltan Alejandro Valverde gailendu zen, Rural Kutxako Carlos Barbero eta Movistarreko Jesus Herradarekin esprint estua izan ondoren. Hiriberriko Imanol Erbiai 55.a sailkatu zen. Erbiti lehen ihesaldian sartu zen Rural Kutxako Hector Saez eta Migel Angel Benitorekin. Sekulako erakustaldia eman zuen Erbitik eta Rural Kutxakoak gogor lan egitera behartu zituen. Helmugarako 9 kilometroren faltan zapuztu zuten bere ihesaldia. Rural Kutxako Carlos Jimenez laugarrena izan zen, elite mailako urrezko domina kolkoratu zuen.