Josu Etxeberria txapeldun Undianon

Guaixe 2015ko eka. 29a, 14:48

Kadeteen Lacturale Trofeoa irabazi zuen. Maialen Aramendia bigarren emakumea izan zen

Igandean Kadeteen Lacturale Trofeoa hartu zuen Undianok. Quesos Albeniz talde altsasuarreko Josu Etxeberria iturmendiarrak irabazi zuen trofeoa, Lizarra taldeko Migel Mugicarekin esprint estua jokatu eta gero. Quesos Albenizeko Hodei Zia 55 segundora sartu zen, 5. postuan, eta Ailetz Lasa 8.a, 1:40ra. Irabaia taldeko Imanol Galarza 21.a sailkatu zen, 4:46ra, eta Quesos Albenizeko Josu Jaka 24.a, Oihan Vinagre 25.a eta Beñat Etxezarreta 31.a. Emakumezkoetan Miriam Gardachal nagusitu zitzaion esprint estuan Maialen Aramendia iturmendiarrari.