Eneko Aramendia Ezkio-Itsason txapeldun

Guaixe 2015ko eka. 30a, 08:50

Iturmendiarra ere mendiko sailkapenean onena izan zen eta probako talde onena Quesos Albeniz izan zen

Juniorrek asateburuan Ezkio-Itsason zuten lasterketa. Burunda klubeko Quesos Albeniz taldekoak pozik itzuli ziren. Eneko Aramendia izan zen txapelduna. Horretaz gain, mendiko sailkapena irabazi zuen eta talde onena Quesos Albeniz izan zen. Asier Etxeberria 16.a sailkatu zen, Josu Gabirondo 46.a eta Alex Unzilla 52.a.