Ohorezko B mailara igotzea lortu du La Unica errugbi taldeak

Maialen Huarte Arano 2015ko uzt. 1a, 11:39

Lehen aldiz heldu den ikasturtean ohorezko mailan jokatuko du taldeak. Errugbi talde horretan bi sakandar daude: Mikel Perkaz eta Axio Araña

Historikoa izan da mailaz igotzeko egindako lana. Azken partida ez zitzaien batere erraza planteatu. Avilesen jokatu zuten Belenos taldearen aurka. Joandako partida zuten aurretik jokatzeko eta irabazi besterik ez zitzaien gelditzen mailaz igotzea lortzeko. Belenosen aurka Arazurin jokatu zutenekoa gainditu beharra zuten eta bost gol gehiago egin behar zituzten garaipena lortu eta mailaz igotzeko. Halaxe gertatu zen. Berdindutako norgehiagoka izan zen arren La Unicak 23-29 irabaztea lortu zuen. Heldu den denboraldian ohorezko B mailan ariko da La Unicako errugbi taldea.
Avilesen izan zen sakandarrik partida nola edo hala irabazteko prest. Mikel Perkaz ihabartarra da jokalarietako bat. Entrenatzailea ere Etxarri-Aranazko semea da, Axio Araña. Ohorezko B mailara igotzeko lanean aritu dira urte osoan gainerako taldekideekin batera. Denboraldia ez da batere erraza izan baina azkenean merezitako lanarekin une historikoak ospatu dituzte.