Erbiti Tourrera

Guaixe 2015ko uzt. 1a, 08:37
Erbiti tropelean.

Hiriberriko txirrindularia Quintanaren eta Valverderen laguntzaile fina izango da

Larunbatean hasiko da, Holandako Utrechen, 102. Frantziako Tourra. Bertan ariko den sakandar bakarra Movistarreko Imanol Erbiti izanen da. Hiriberrikoak talde lana egingo du Nairo Quintana eta Alejandro Valverde talde buruen alde. Aurrekoez gain, Jonathan Castroviejo, Gorka Izagirre, Jose Herrada, Adriano Maroli, Alex Dowsett eta Winner Anacona txirrindulariek osatuko dute taldea. Erbiti Movistarren konfiantzazko gizona dela erakusten ari da behin eta berriz.

Jose Luis Arrieta ere bai
Movistar taldea zuzentzeko lanetan parte hartuko du Jose Luis Arrieta uhartearrak Tourrean.

Pablo Urtasun atzera era Japonian
Team Ukyo talde japoniarrean dabil aurten Pablo Urtasun urdiaindarra. Bertan emaitza bikainak lortzen ari da. Ekainean hilabeteko egonaldia egin du Pablok Urdiainen, baina atzera ere maletak hartu eta Japonian da, bertako denboraldiarekin jarraitzeko.