Kalda ederra

Guaixe 2015eko uztailaren 2a

Bero handia, itsaskorra izan dugu azken egunetan. Eguraldi iragarpenaren arabera kaldak, sargoiyek edo fafarak segituko du. Termometroak ezohikoak diren mailak hartu dituzte azken egunetan. Asteartean Sakanan honako maximak hartu ziren: Irurtzunen 37,5, Etxarri Aranatzen 26,7 eta Altsasun 35. Sargoriak ibarreko igerilekuak bete ditu. Bestalde, abeltzainei belarra moztu eta biltzeko lana aurreratzen lagundu die.