Iruñeko festetarako garraio publikoa

Guaixe 2015ko uzt. 6a, 10:05

San Fermin festetara garraio publikoan joan behar duenak autobusa eta trena ditu aukeran. La Burundesa enpresak jakinarazi duenez, Iruñeko festak irauten duten bitartean, garilaren 6tik 14ra, gauerdiro zerbitzu berezia izanen da, Iruñeko autobus geltokitik abiatuta Ziordira arte. Bestetik, autobus enpresak jakinarazi du, 7tik 14ra arte, 20:00etako zerbitzua kendu eginen dela eta 21:00etan eskainiko dela. Renfek, bestalde, Iruñean jatorria eta helmuga duten distantzia erdiko tren zerbitzuak indartu egin ditu eta garilaren 4tik 14ra 9.900 eserleku gehiago eskainiko ditu.