Sakandarrak 7. Zumaia Flysch Trailean

Guaixe 2015ko uzt. 6a, 12:48

Ariz 220.a sailkatu zen maratoi erdian

629 korrikalarik osatu zuten, igandean, 7. Zumaia Flysch Traila. Horietatik 171 korrikalarik maratoia burutu zuten (42 km) eta gehiengoak, 458k, maratoi erdia (21 km). Maratoia Manuel Morillasek irabazi zuen (3:29:00). Aldiz, Raul Garcia gailendu zen maratoi erdian (1:37:57). Sakandarrek maratoi erdian parte hartu zuten. Juan Pedro Ariz 220.a sailkatu zen (2:22:00), Migel Ubeda 225.a (2:22:32), Esteban Tejedor 226.a (2:22:34), Juan Garziandia 293.a (2:28:45) eta Fernando Mazkiaran 294.a (2:28:48).