Borrega Pasaian eta Lakuntza Tuteran

Guaixe 2015ko uzt. 6a, 14:20
Javier Borrega.

Pasai Donibaneko Triatloian eta 15 Ebroko Erronkan maila polita eman zuten bi sakandarrek

Igandean II. Pasai Donibaneko Triatloia jokatu zen (750 m igerian, 20 km bizikletan eta 5 km korrikan). 167 triatletek osatu zuten proba, Brendan Sexton (1:05:59) eta Charlotte McShane (1:16:05) buru zirela. Sakana Triatloi Taldeko Javier Borrega 39.a sailkatu zen (1:21:12).

Ebroko Erronka
Bestalde, igandean Tuteran jokatutako 15. Ebroko Erronkan (750 m igerian, 26 km bizikletan eta 5 km korrikan) 208 triatleta iritsi ziren helmugara, Saltokiko Martin Ignacio Müller (1:09:03) eta Urolako Ibone Sanchez (1:20:50) azkarrenak zirela. Proban 35 graduko tenperaturari egin behar izan zieten aurre triatletek. Müllerrek bosgarren aldiz irabazi zuen Ebroko erronka eta ia minutu erdiko aldea atera zion bere taldekide Migel Etxenikeri, korrikako azken txanpan. Sakana Triatloi Taldeko Mikel Lakuntza 56.a iritsi zen helmugara (1:23:04).  

Nafar Kirol Jolasetarako baliagarria zen Tuterako Ebroko Erronkan, aurrebenjamin proban Sakana Triatloi Taldeko Alain Razkin gailendu zen eta benjaminen mailan talde bereko Egoi Lakuntza hirugarrena sailkatu zen.