Gorka Arbizu lehen urteko juniorra Aiegin

Guaixe 2015ko uzt. 7a, 08:29

Aralar klubeko Gorka Arbizu hirugarrena izan zen Aiegin, probako lehen urteko lehen juniorra.

Intersport Irabiako txirrindularia hirugarrena izan zen helmugan

Larunbatean 19. Aiegi Udaleko Saria jokatu zuten junior mailako txirrindulariek, 81 km-ko proba. 33 txirrindulari iritsi ziren helmugara, Beola Motor-Citroen taldeko Imanol Etxeberria buru zela. Etxeberria bakarrik iritsi zen helmuga (2:00:19), 24 segundora Asesores de Navarrako Alvaro Pelegrin sartu zen eta 47 segundora Aralar Txirrindularitza Klubeko Intersport Irabia taldeko Gorka Arbizu. Arbizu probako lehen urteko lehen juniorra izan zen.

Burunda klubeko Quesos Albeniz taldeko Juan Alberto Jimenez 6.a sailkatu zen eta bere taldekide Asier Etxeberria 8.a, biak 57 segundora. Irabiako Francisco Javier Lopez 16.a sartu zen, 1:48ra, eta bere taldekide Izai Mauleon 24.a, 2:54ra.