Udal hautetsiak Udalbiltzan izena ematera deitu dituzte

Guaixe 2015ko uzt. 7a, 12:49

Atxikimendua www.udalbiltza.eus web orriaren bidez egin dezakete alkate eta zinegotziek.

Udalbiltzak, Euskal Herriko udal eta udal hautetsien biltzarrak, hautetsien atxikitze prozesuari ekin dio. Erakundetik nabarmendu dutenez, udal hauteskundeen ondoren Euskal Herria aitortzen duten hautetsien kopuruak gora egin du. Udalbiltzak bere nazio gobernua udazkenean berritu nahi du, eta hori egin ahal izateko lehenik hautetsiek erakundean izena eman beharko dute.

Udalbiltza duela bi urte berreratu zenetik 183 alkatek eta 1.500 hautetsiren babesa jaso du. Udalbiltzaren “erronka hautetsien aniztasuna, babesa eta parte-hartzea handitzea da.  Eta denak batera Euskal Herriaren antolaketan aritzea”. Udalbiltzaren atxikitze prozesuarekin bat egiten lehenetakoa Etxarri Aranazko alkate Eneka Maiz Ulaiar izan da.