Goñi eta Garriz bosgarrenak III. Sanserranoko Rallysprintan

Guaixe 2015ko uzt. 8a, 09:18

Hiru ibilgailu sakandarrek proba utzi behar izan zuten

Asteburuan jokatu da, Errioxan, III. Sanserranoko Rallysprinta-Ardoaren Ibilbidea. Probak 2 sekzio zituen, eta sekzio bakoitzean hiru eremu osatu behar izan zituzten taldeek. 20 ibilgailu lehiatu ziren eta horietatik erdiak lortu zuen proba osatzea. Azkarrenak Joseba Beola pilotua eta Jose Luis Iratzoki kopilotua izan ziren (Lancer Evo IX), 32:15 denborarekin. Etxeberriko Garikoitz Goñi eta Ricardo Garriz bosgarrenak izan ziren (Megane, 34:56). Sakandarrez osatutako hiru taldek proba utzi behar izan zuten: Garikoitz Flores-Iñaki San Migelek (Lancer Evo VI), Roland Holke-Javier Goikoetxea (Impreza N14) eta Arkaitz Irigoien-Oier Larrañaga (R11).