Ezkurdia eta Zubieta, lanera

Guaixe 2015eko uztailaren 8a

Bengoetxea VI.a eta Beroiz izanen dituzte aurkari Sanferminetako Binakako Torneoko gaurko jardunaldian

Txupinazoarekin batera abian da Sanferminetako Binakako Torneo famatua. Sei bikote ariko dira lehian. A multzoan Olaizola II-Untoria, Berasaluze II-Albisu eta Altuna III-Rezusta, eta B multzoan Urrutikoetxea-Beroiz, Irujo-Barriola eta Ezkurdia-Zubieta. Bikote sakandarra gaur hasiko da lanean. Bengoetxea VI.a ordezkatuko duen Urrutikoetxea eta Beroiz izanen dituzte aurkari, gaueko 22:15ean hasiko den jaialdian. Partidako galtzaileek Irujoren eta Barriolaren kontra jokatuko dute garilaren 10ean, eta irabazleak ere Irujo-Barriola izango dituzte aurkari garilaren 12an.