Bernoako galtzada berreskuratzen

Bernoako galtzada azalerazteko auzolana

Guaixe 2015ko uzt. 10a, 11:20

Larunbatean, 9:00etan, Iturmendiko plazatik abiatuko dira. Sakandar guztiei zabalik dago deialdia.

Aurreko larunbatean Etxarri Aranazko Udalak egin bezala, Iturmendiko eta Urdiaingo Udalek Bernoako galtzada berreskuratzeko auzolana deitu dute. Hartan parte hartu nahi dutenek bihar, 9:00etan, Iturmendiko plazan egon beharko dute. Handik Haitz-Txikira abiatuko dira, lanera. Horretarako, aitzurra eraman behar dute. Atzerritik galtzada azaleraztera etorri diren auzolandegiko emakumeekin batera ariko dira elkarlanean.