Iturmendiko eta Urdiaingo udalen auzolan deialdiari erantzunez, larunbatean dozena bat pertsona elkartu ziren. Aipatu bi herrietakoekin batera arbizuarrak eta etxarriarrak ere baziren. Haiekin batera atzerritik etorritako 11 emakumeak aritu ziren. 10:00etatik 13:00ak bitartean Aitzkibil edo Ibarbeltz dermioen artean galtzadako 200 bat metro azaleratu zituzten. Indarrak berreskuratzeko gosaria ere izan zuten. Nicolas Arbizuk galtzadari buruzko argibideak eman zizkien elkartu ziren guztiei.