Azkarate bosgarrena eta Lastra seigarrena Antzuolan

Guaixe 2015ko uzt. 14a, 13:14

Baqueko Alvaro Trueba gailendu zen esprintean

Igandean Antzuola Saria jokatu zen, Lehendakari Txapelketarako baliagarria. 130 kilometroko afizionatuen mailako proba gogorra izan zen, Deskarga eta Asentzio portuak tartean. Eguneko ihesaldia helmugara iritsi baino lehen irentsi zuen tropelak eta esprint estuan Baqué taldeko Alvaro Trueba gailendu zen (2:54:37). Rural Kutxa talde sakandarreko Iker Azkarate, Jonathan Lastra eta Josu Zabala 5.a, 6.a eta 9.a izan ziren, denbora berean.