Iosu Agirre III. Mailako Txapelketako finalerako sailkatu da

Guaixe 2015eko uztailaren 14a

Finala Ezkurran jokatuko da agorrilaren 15ean

Sanferminetako herri kirol jaialdien barruan, astelehenean Nafarroako III. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa hartu zuen Foru Plazak. 8 aizkolari lehiatu ziren, tartean bi sakandar: Iosu Agirre arbizuarra eta Abel Uria olaztiarra. Bi kanaerdiko erdibitu behar izan zituzten. Oier Kañamares izan zen azkarrena (4:46), Joxean Etxeberria (5:41), Jon Telletxea (6:05), Iosu Agirre (6:34) eta Moises Gogorza (8:11) aizkolarien aurretik. Lehendabiziko bost sailkatu hauek agorrilaren 15ean Ezkurran jokatuko den final handirako sailkatu ziren. Abel Uria olaztiarra sailkatzeko zorian egon zen, seigarrena sailkatu baitzen (8:48). Esteban Pikabeak (9:16) eta Koldo Garciak (12:07) itxi zuten sailkapena.