Eliza katolikoak ondasun publikoak bere izenean jartzea, inmatrikulazioak salatzen dituzten bost herritar kolektibo atzo Europako Parlamentuan izan ziren. Han ordezkatuak dauden estatuko parlamentuko taldeen babes handia jaso dutela jakinarazi du Carmen Urrizak, Nafarroako Ondasunaren Defentsarako Plataformako kideak. Haien babesarekin Europako Parlamentuan inmatrikulazioei buruzko galdera sustatu dute.
PP kontra agertu zen. Pablo Zalba eurodiputatuak adierazi du “tenpluak parrokienak izan direla eta direla eta haiek inmatrikulatzearekin jabetza-erregistroetara mendeetako errealitatea besterik ez dute eraman”.