Sanferminetan DYAko dozena bat boluntariok lan egin dute

Guaixe 2015ko uzt. 16a, 15:43

Iruñeko festetan osasun zerbitzua eman duten erakundeen artean dago DYA. Festetako 9 egunetan lan egin duten DYAko boluntarioen artean dozena bat sakandar zeuden. Gainera, Sakanako DYAren anbulantzia Nafarroako prestatuenetako bat denez, egunero Iruñera eraman dute. Entzierro garaian mediku bat izan da eta UVI mugikor gisa erabili izan da.