Urte erdia langabezia jaisten

Guaixe 2015ko uzt. 17a, 08:22

Garagarrilean ere Sakanako langabeziak behera egin zuen eta 1.281 sakandar ziren enplegu bulegoan izena emandakoak, urte hasieran baino 358 gutxiago.

Garagarrila akaberan aurreko hilean baino 132 sakandar gutxiago zeuden Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izena emanda: 1.281. Duela urte bat 264 sakandar gehiago zeuden zerrenda horretan. Sakandarrak Nafarroako populazioaren %3,19 izanik ibarreko langabeak %2,99 dira. Zifrak aldatuta ere langabe gehienak emakumeak ziren: 736 (%57,46 eta aurreko hilean baino 74 gutxiago). Gizonezko langabeak, berriz, 545 ziren (%42,54 eta 54 gutxiago). Langabezia jaitsi ahala generoen arteko aldea handitu egiten da. Duela urte bat aldea 9 puntukoa zen, orain 15ekoa da.

Adinari dagokionez, langabeen erdiak (%49,8) 45 urte edo gehiago dituzte: 638 dira, aurreko hilean baino 26 gutxiago. 25 eta 44 urte bitarteko langabeak %41, 53 dira, hau da, 532 (64 gutxiago). Azkenik, 25 urte baino gutxiagoko langabetuak %8,67 dira, 111 gazte (42 gutxiago).  

Sektoreka
Sakanako 10 langabetuetatik 6k zerbitzuetan lan egin nahiko luke. 760 dira (%59,33 eta 101 gutxiago). Industrian lan egiteko prest zeudenak 321 ziren (%25,06 eta 7 gutxiago). Eraikuntzarako lan eskatzaileak 77 ziren (%6,01 eta 12 gutxiago). Lehen sektorean aritzeko prest leudeke 32 sakandar (%2,5 eta 6 gutxiago). Azkenik, aurretik lanik egin ez dutenen kopurua 91koa zen (%7,1 eta 6 gutxiago).

Kontratuak
Garagarzaroan sakandarrek 884 kontratu sinatu zituzten, aurreko hilean baino 278 gehiago. Gizonezkoek 486 sinatu zituzten (%54,98 eta 163 gehiago) eta emakumezkoek, berriz, 398 (%45,02 eta 115 gehiago). Gehien sinatutako kontratu mota aldi baterakoa izan zen: 852 (%96,38 eta 286 gehiago). Lehen egunetik kontratu mugagabearekin lanean hasi ziren sakandarrak 17 izan ziren ((%1,92 eta 4 gehiago). Garagarzaroan mugagabe bihurtu ziren 15 sakandarren kontratuak (%1,7 eta 12 gutxiago).

Aurreko hilean kontratazioaren motorra zerbitzuen arloa izan zen, 508 kontraturekin (%57,47 eta 205 kontratu gehiago). Kontratazioan nabarmendutako hurrengo sektorea industria izan zen, 347 sinadurarekin (%39,25 eta 68 gehiago). Eraikuntzarako kontratua 26 sakandarrek sinatu zuten garagarzaroan (%2,94 eta 6 gehiago). Lehen sektorean, azkenik, aurreko hilean 3 kontratu sinatu ziren (%0,34 eta 1 gutxiago). Nafarroan garagarzaroan sinatu ziren 32.422 kontratuetatik %2,73 sakandarrenak ziren.


Langabezia herrika
Herria      Langabetuak  Aldea
Arakil                      34    -1    
Irurtzun                 134    -31     
Irañeta                     6    -1         
Uharte Arakil           42    -12    
Arruazu                    5     1    
Lakuntza                60     -7                       
Arbizu                    60     -3    
Ergoiena                   8     0    
Etxarri Aranatz      130     -4        
Bakaiku                    9     -6        
Iturmendi                19    -1        
Urdiain                    27     0
Altsasu                  633    -56        
Olatzagutia              98    -7         
Ziordia                    16    -4        
Sakana             1.281    -132