Aralarko aingeruak lagun txiki berriak izanen ditu

Guaixe 2015ko uzt. 17a, 12:29

Igandean, 12:30eko meza nagusian, haurrak goiaingeruari aurkezteko ekitaldia eginen da. Edozein adineko haurrei zabalik dagoen ekitaldia da.

Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiak hamabigarren aldiz haurrak Aralarko aingeruari aurkezteko ekitaldia antolatu du. Haurrek Aralarko santutegiarekin lotura sustatzeko egiten da ekitaldia. Garai batean bataioarekin hasten zen lotura hori. Elizako araudia aldatu eta bizi tokian batailatu behar dira orain haurrak. Baina lotura nolabait iraunarazteko beharra sumatzen zuten makina bat gurasoek eta ekitaldi horrekin kofradiak eskaera horri erantzuna eman dio.

Milatik gora dira dagoeneko San Migelen lagun izendapena duten eta haren bizi guztirako babesa eskatu duten haurrek. Hori adierazten duten pergamino bana dute etxean. Etzi ekitaldian izan eta aingeruaren irudia gurtu ondoren pergamino bana jasoko dute haurrek. Aurretik izena emandakoek bai jasoko dute. Ekitaldira bertara joaten diren haurrek pergaminoa jasotzera Aralarko santutegira igo beharko dute agorrilaren 2tik aurrera.