Txartel Freskagarriak lehen saria banatu du

Guaixe 2015ko uzt. 17a, 09:42

BeleixeGuaixe txartela erabiltzeagatik Peio Astizek honako saria irabazi du: Urdiaingo Kaluxa jatetxean 2 lagunendako bazkaria; Altsasuko Gixane Estetika zentroan alaitasunaren peeling-a eta Artazako kanpinean 2 lagunendako gau baterako egonaldia eta Finlandia sesioa.

Altsasuko Dantzaleku tabernan kontsumitu eta BeleixeGuaixe txartela erakutsita, izen-abizenekin eta telefonoarekin papera bete zuen Peio Astizek. Hori bezain erraza baita Txartel Freskagarria kanpainan parte hartzea. Astizen modura, azken astean gauza bera egin dute BeleixeGuaixe txartela duten beste 54 sakandarrek. Guztiaren artean zozketa egin eta saria Ihabarrera joan da. Hurrengo bi ostegunetan beste bi sari eder eginen dira eta BeleixeGuaixe txartela dutenek hura erakustera eta paperak titularraren izenean betetzera animatzen zaituztegu.

Sakanako euskarazko hedabideak sustatzen duen Bierrik fundazioa laguntzeko da BeleixeGuaixe txartela. 1550 pertsona dira haren jabe. Sakanako 80 establezimenduetan baino gehiagotan erabili daiteke eta guztietan abantailak lortu daitezke. Ibarreko merkataritzari, ostalaritzari eta bestelako zerbitzuei bulkada emateko bitartekoa ere bada txartela. Hura eskuratzeko 948 564 275 eta 948 562 107 telefono zenbakietara hots egin edo www.guaixe.eus atarian sartu behar da. Urteko 50 euro ordaindu behar dira


Sariak eta zozketa datak
Garilak 23, osteguna
Arbizuko Olatzea jatetxean bi lagunendako bazkaria.
Lakuntzako Ederne ileapaindegi eta estetika zentroan makilaje sesioa.
Urbasa Abentura parkean bi lagunendako sarrerak.

Garilak 30, osteguna
Altsasuko Iru Bide jatetxean bi lagunendako bazkaria.
Etxarriko Lizardi estetika zentroan aurpegiko lifting-a.
Urdiaingo Errotainen 2 lagunendako zaldi ibilaldiak.