Koadrilen arteko herri kirolak eta pilota Irurtzunen eta aizkora Iturmendin

Guaixe 2015ko uzt. 17a, 08:49

Larunbatean, 18:00etan, Foru plazan

Irurtzungo festetan ez dira herri kirolak faltako. Larunbatean, 18:00etan, koadrilen arteko herri kirol jaialdia antolatu dute Foru plazan. Tartean, Sakanako harrijasotze eskolako harrijasotze erakustaldia eginen dute. Segidan, 18:30ean, afizionatuen mailako pilota jaialdia hasiko da.

Aizkora erakustaldia igandean Iturmendin
Iturmendiko festetan txokoa eginen diete herri kirolei, aizkolariari zehazki. Igandean, 18:30ean, aizkora erakustaldia antolatu dute plazan.