Iñaki Martiarena hirugarrena Soraluzen

Guaixe 2015ko uzt. 20a, 08:45
Iñaki Martiarena.

VI. Iñaki Ruiz mendi lasterketan Asier Frias irabazletik minutu t´erdira sartu zen

Garilaren 12an Soraluzen jokatutako IV. Iñaki Ruiz mendi lasterketa Asier Frias elorriarrak irabazi zuen (1:41:30). Uharte Arakilgo Iñaki Martiarena hirugarrena izan zen helmugan, minutu t´erdira (1:43:03). Bestalde, egun berean Zallan jokatutako XX. Galarleiz mendi maratoian (42 km) Pedro Jose Hernandez plasenziarra nagusitu zen helmugara iritsitako 448 korrikalarien artean (3:29:43). Felix San Roman altsasuarra 236.a sailkatu zen (5:25:35).